Trafiko mozketak Kolon pasealekuan
Semaforo baten funtzionamendu txarra dela eta, desbiderapen bat egokituko dute Jenaro Etxeandia kalearen parean, astelehenera arte hasiera batean.
Kolon pasealekuko semaforo baten funtzionamendu txarra dela eta, desbiderapen bat egokituko dute oinezkoen eta ibilgailuen segurtasuna ziurtatzeko. Ziur aski, aurreikuspenen arabera, datorren astelehenera (hilak 19) arte izango da mozketa. Desbiderapena Jenaro Etxeandia kalearen parean egingo da, non Kolonetik datozen autoek Nafarroa etorbiderantz aldatzailetik desbideratu beharko dira Eliza kaletik.
Dagokion seinaleztapena jarri du dagoeneko udalak, desbiderapenaz ohartarazteko.