Lupe Queiruga zinegotziak eramango du hiriko bandera bihar
Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusiko zaindaria omentzeko jaia ospatuko dute hondarribiarrek bihar. Udaletxetik Eliza Nagusira eramango dute bandera.
Bihar (hilak 15) Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusiko zaindaria omentzeko jaia ospatuko dute hondarribiarrek. Urtero lez, udaletxetik Eliza Nagusira eramango dute bandera, eta Lupe Queiruga zinegotzia arduratuko da hori eramateaz. Bandera bertan izango da irailaren 8ra bitarte. Queirugarekin batera Igor Enparan alkatea eta udal gobernuko zinegotziak joango dira. 10:30ean abiatuko dira udaletxetik.