Jaietan kanpoaldeko barra jartzeko eskaera egin daiteke jada
Hilaren 25era bitarte egin dezakete eskaera herriko ostalariek. Eskaera orriarekin batera plano bat aurkeztu beharko dute.
Iraileko jaietan euren establezimenduen kanpoaldean barra bat jartzeko asmoa duten ostalariei eskaera egitera deitu ditu udalak, dagoeneko egin daitekeela jakinarazi berri du erakundeak. Gaurtik hilaren 25era (igandea da) egin daitezke eskaerak, erregistro elektronikoaren bitartez.
Bertan Eskabide Orri Orokorra bete beharko dute ostalariek, barraren kokalekua eta iraupena definituz. Orri horrekin batera inguruaren plano bat ere aurkeztu beharko da, barraren dimentsio orokorrak adieraziz.
Udalak gogorarazi du ez dutela epez kanpoko eskaerarik onartuko.