Igandean, ateak zabalik Ama Xantalen ermitan
Ama Xantalen Eguna izanik, doan bisitatzeko aukera izango da egun osoz. 10:00etatik 20:00etara ahalko da bisitatu.
Igande honetan (hilak 18) Ama Xantalen eguna denez, ermitak ateak zabalik izango dituela jakinarazi dute udalak eta Oiasso museoak. Hala, hiriko ondare arkeologikoaren aztarnategi garrantzitsuenetako bat doan eta gertutik ikusi eta ezagutzeko aukera izango da. 10:00etatik 20:00etara ahalko da bisitatu ermitako nekropolia zein erakusketa gunea.
Udalak gogorarazi du, Ama Xantalen egunari lotuta, larunbatean (hilak 17) zenbait jarduera izango direla auzoan, Alde Zaharra-San Juan auzo elkartearen egitasmoz. Informazio eta xehetasun gehiago, lotura honetan.