Herriko 22 saltoki eta artisau, udako merkaturako prest
Hondarribiko udako merkatuaren bosgarren edizioa jasoko du San Pedro kaleak asteburu honetan. Merkatuari lotuta egitarau oparoa prestatu dute.
Hondarribiko Udalak eta Bidasoa Bizirik-ek dena prest dute udako merkatuaren bosgarren ediziorako. Larunbatetik (hilak 17) igandera bitarte (hilak 18) izango da aurtengoa. San Pedro kalea izango da agertoki nagusia.
Bosgarren honek ere, udaleko iturrien arabera, “tokiko merkataritza bultzatzeko eta hiriko saltokien kalitatea eta erakargarritasuna ikustarazteko” helburua izango du.
Arropa, osagarriak, sormenezko eta dekorazio piezak… Denetik izango da salgai aurtengoan ere. Orotara 22 saltoki eta artisauk postua izango dute, ondorengoek: Amuitz, AG caligarfia, Axalian, BANAKA, Bale Urdina, Birakari, Canela, ena, Garua, Ittoitta, Kapen, Loihart keramika, La Loja, Maore Sagarzazu, Naiara Goikoetxea, Ongi Etorri, Paperki-art, Piki´s Nature, Polita, Retazos, Wear_Banzai, Judas Arrieta eta 4eta2. Egindako erosketengatik txartelak banatuko dituzte larunbatean eta igandean egingo dituzten zozketetan parte hartzeko. 50 euroko 30 opari bale zozkatuko dira, 22 saltoki horietan erosteko.
Merkatuari lotuta, gainera, haurrentzako jarduerak, kale antzerkia eta zuzeneko musika ere izango dira. Ondorengoa da egitaraua:
Larunbata, hilak 17:
- 11:00: Merkatuaren irekiera.
- 12:00: Kitsune maskara tailerra eta azeri dantza Judas Arrieta artistarekin (6 urtetik gora).
- 13:00: Bertako itsas produktuen dastaketa Done Pedro-rekin.
- 17:00: Itsas azpiko murala Lamiarra Tatto-rekin (6 urtetik gora).
- 18:00: Amparo eta Maitere kale antzerkia.
- 20:30: Sari eta oparien zozketa.
- 21:00: Merkatuaren itxiera.
Igandea, hilak 18:
- 11:00: Merkatuaren irekiera.
- 12:00: Sortu zure arrainontzia Axalian tailer kreatiboarekin (6 urtetik gora).
- 12:00: Reggae saioa Eira eta Beñarankekin.
- 13:00: Bermutaren ordua Vermuka vermutarekin.
- 17:00: Elatu frexkagarrien girlanda tailerra (6 urtetik gora).
- 19:30: Sari eta oparien zozketa.
- 20:00: Merkatuaren itxiera.
Oharra: Eguraldi txarra eginez gero, merkatua bertan behera geratuko dela iragarri du udalak.