Artalekuko instalakuntzak hobetzeko lanak egingo dituzte
Gimnasioaren eta ariketa gidatuen aretoen metro karratuak handitzeko premia ikusi du Kirol sailak.
Irungo Udaleko Kirol sailak jakinarazi du Artaleku kiroldegiko instalazioetan beste hobekuntza batzuk egingo dituela aurki, udaleko iturrien arabera, ondorio horretara iritsi baita enpresa batek (Kirol Management SLU) hiriko kirol ekipamenduak aztertu eta haien diagnostikoa egin ondoren.
Azterketa eta diagnostiko horrena arabera, gimnasioaren eta ariketa gidatuen aretoen metro karratuak handitzeko premia dago. Hala, kiroldegiko gimnasio espazioa handituko dute eta horretarako entrenamendu funtzionalerako gune bat prestatuko dute. Horrez gain, gainerako pistetako biren tarima osorik birmoldatuko da urte honetan, eta gainerakoa ere birmoldatzea aurreikusi du Kirol sailak.