Ia 50.000 bidaiari uztailean
Hondarribiko aireportuak 49.500 bidaiariri eman die zerbitzu uztailean, iaz baino %5,1 gutxiago.
Hondarribiko aireportuak iragan uztaileko datuak eman berri ditu. AENAk emandako datu horien arabera, ia 50.000 bidaiariri eman die zerbitzu aireportuak, baina beherako joera izan du: joan den urteko uztailean baino %5,1 gutxiago. Urte hasieratik uztailera bitarte 3.485 hegazkin pasatu dira aireportuko instalakuntzetatik, eta 276.516 bidaiarik erabili dute aireportua, 2023ko lehen zazpi hilabeteetan baino %3 gehiago.