Zea Mays, Doctor Deseo, Belako eta Esne Beltza igoko dira oholtzara jaietan
Oraindik hiru aste falta badira ere, Hondarribiko Udalak aurtengo jaietan joko duten taldeen berri eman du jada.
Jaietarako oraindik hiru aste falta badira ere, udalak aurreratu ditu herria dantzan jarriko dituzten taldeen kontzertuak. Aipagarrienen artean, Zea Mays, Doctor Deseo, Belako edo Esne Beltza taldeak aurki daitezke. Benta eta Arma Plaza izango dira agertoki nagusiak.
Zea Mays izango da lehena oholtzara igotzen, irailaren 6an izango da haien txanda Bentako karpan. Hilaren 7an, berriz, Doctor Deseo helduko da herrira, eta hilaren 8an Akerbeltz Berenaren eta Dj Bull ariko dira. Hilaren 9an Psilocybek antolatutako Hok ttuk amalau, Belako eta J Martina taldeen kontzertuak izango dira Bentan. Asteartean Esne Beltza ariko da eta ondoren DJ Eelepuntok dantzan jarriko ditu Bentan bertaratutakoak. Azkenik, hilaren 11n, Lo mejor de Yllana antzezlana izango da Bentan.
Ortzi Alonso Kultura zinegotziak honakoa esan du: “Kalitatezko musika eskaini nahi izan dugu, publiko gazte eta ez hain gaztearen arteko oreka bilatuz, gustu musikal ezberdinekin, mundu guztiak goza dezan”.