Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Udaz blaitzeko merkatua

'Hip, Hip, Uda' lelopean antolatu dute Hondarribiko Udako Merkatuaren bosgarren edizioa. Hogeita bi saltokik eta artisauk San Pedro kalean ezarriko dituzte beren postuak.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2024/08/09

Tokiko merkataritza bultzatzeko asmoz Hondarribiko Udako Merkatuaren 5. edizioa antolatu dute Hondarribiko Udalak eta Bidasoa Bizirikek. Hilaren 17 eta 18an herriko artisauen eta saltokien produktuez beteko da San Pedro kalea. ‘Hip, hip, uda!’ lelopean udaz blaitzeko merkatua zabalduko dute.

Askotariko produktuak dituzten 22 saltoki eta artisauk hartuko dute parte aurtengo edizioan: Amuitz, AG caligrafía, Axalian, Banaka, Bale Urdina, Birakari, Canela, Ena, Garua, Ittoitta, Kapen, Lohiart keramika, La Loja, Maore Sagarzazu, Naiara Goikoetxea, Ongi Etorri, Paperki-art, Piki’s Nature, Polita, Retazos, Wear_Banzai (Judas Arrieta), 4eta2.

Postu horiez gain haurrentzako jarduerak, kale antzerkia, zuzeneko musika eta zozketak egongo dira ere. Egindako erosketa bakoitzean txartelak banatuko dituzte eta zozketak larunbatean 20:30ean eta igandean 19:30ean egingo dituzte. Guztira 50 euroko 30 opari bale zozketatuko dituzte merkatuan parte hartzen duten saltokietan gastatzeko.

Ordutegia honakoa izango da: larunbatean 11:00etatik 21:00etara eta igandean 11:00etatik 20:00etara. Eguraldi txarra egingo balu bertan behera geratuko litzateke.

Programazioa

Abuztuak 17, larunbata
11:00 – Merkatuaren irekiera
12:00 – ‘Kitsune maskara tailerra eta azeri dantza’ Judas Arrieta artistarekin. 6 urtetik gorako haurrentzat
13:00 – Bertako itsas produktuen dastaketa Done Pedro-rekin
17:00 – Itsas azpiko murala Lamiarri Tattoo-rekin. 6 urtetik gorako haurrentzat
18:00 – ‘Amparo eta Maitere’ kale antzerkia
20:30 – Sari eta oparien zozketa
21:00 – Merkatuaren itxiera

Abuztuak 18, igandea
11:00 – Merkatuaren irekiera
12:00 – ‘Sortu zure arrainontzia’ Axalian tailer kreatiboarekin. 6 urtetik gorako haurrentzat
12:00 – Reggae saioa Eira eta Beñaranks-ekin. %100 binilo aukeraketa eta zuzeneko ahotsa
13:00 – Bermutaren ordua Vermuka vermutarekin
17:00 – ‘Elatu frexkagarrien girlanda’ tailerra. 6 urtetik gorako haurrentzat
19:30 – Sari eta oparien zozketa
20:00 – Merkatuaren itxiera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.