Ostalariek jaietan kanpokaldeko barra bat jarri ahal izango dute

Abuztuaren 12tik 25era izango dute ostalariek eskakizuna egiteko epea. Udalari eskatu beharko diote baimena, erregistro elektronikoaren bidez.

Irailean izango diren Jai Nagusietan ostalaritzako establezimenduek kanpokaldean barra bat jartzeko aukera izango dute. Eskakizun orriak bete eta erregistro elektronikoaren bitartez udalari luzatu beharko dizkiote. Bertan azaltzen den eskabide orri orokorra bete eta bi datu zehaztu beharko dituzte: barraren kokalekua eta iraupena (muntaketa eta desmuntaketa egunak). Gainera, inguruaren plano bat aurkeztu beharko dute ere, kokalekua zehaztuz eta dimentsioak adieraziz. Udaletik argi utzi dute epez kanpo sartzen diren eskaerak ez direla onartuak izango.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.