Xeber Alkain, Eibarren fitxaketa berria
2026. urtera arte sinatu du hondarribiarrak Eibarrekin kontratua. Armaginen eskuin hegala indartzera heldu da Alkain.
Xeber Alkainek azken bi denboraldiak Deportivo Alavesen jokatu ondoren, Eibarrekin 2026. urtera arte lehiatzeko konpromisoa hartu du. Armaginen eskuin hegala indartuko duela adierazi du klubak.
27 urteko hondarribiarrak etxeko taldean jokatu ondoren Realeko B taldearekin debutatu zuen futbol profesionalean. 2021-2022 denboraldian Hypermotion Ligan aritu eta guztira 38 partida jokatu zituen. Ondoren, Deportivo Alavesek fitxatu zuen eta 2023an lehen mailara igotzea lortu zuten. Bere ibilbide profesionalean zehar 44 partida jokatu eta 4 gol sartu ditu.