Herri Giroa jaialdia, bueltan da
Igande honetarako (hilak 4) antolatu dute Herri Giroa jaialdiaren hogeita hamabigarren edizioa. Arma Plazan, San Nikolas kalean eta Bretxan izango da.
Hogeita hamabigarren urtez Herri Giroa jaialdia antolatu du Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak. Hori dela eta trafiko aldaketak izango dira: Alde Zaharreko trafikoa Juan Laborda kaletik bideratuko da. Leiba generala kalea, beraz, itxi egingo da, eta Kale Nagusira soilik oinez sartu ahal izango da.
10:00etan:
- Arma Plazan, San Nikolas kalean eta Bretxan, artisau eta elikadura azoka. 20 artisauk parte hartuko dute.
- Haur eta helduentzako tornu eta txalaparta tailerra.
12:00etan:
- Izugarria Erraldoi eta buruhandien konpartsa kalez kale ibiliko da, Portuan eta Alde Zaharrean.
12:30ean:
- Sagardo dastamena Bretxan (doan).
- Erraldoien dantza saioa Izugarria konpartsaren eskutik Arma Plazan.
13:00etan:
- Dantza erromeria Meakako Adixkideak dantza taldearen eskutik.
17:00etan:
- Artisau eta Elikadura Azokaren jarraipena.
- Zubietako joaldunak (Alde Zaharretik Portura eta gero berriz Arma Plazara igoko dira).
18:00etan:
- Sagardo dastamena Bretxan (doan)
- Herri kirol erakustaldia Arma Plazan.
- Aratz eta Ugaitz Muguerza aizkolarien, Inar Urruzola, Goenatxo eta Xuare Urrusolo harrijasotzaileen erakustaldia.
19:00-20:00:
- Eingo trikitilari taldearen emanaldia Arma Plazan