Heldu da III. Tomate Txapelketa
Abuztuaren 11n egingo dute III. Tomate Txapelketa. Parte hartzaile bakoitzak 2-3 tomate artean ekarri beharko ditu.
Abuztuaren 11n hitzordu berezia izango dute tomatezaleek; Denda kalean dagoen Agustina Genua Plazan Hondarribiko Tomate txapelketaren hirugarren edizioa gauzatuko da.
Goizeko 11:00etatik 13:00ak arte jasoko dituzte lehiaketara aurkeztuko diren tomateak. Partaide bakoitzak 2-3 tomate aurkeztu eta 2 euro ezarri beharko ditu. Tomate guztiak bilduta arratsaldeko 17:00etan emango diote hasiera txapelketari. Epaimahai profesionalak tomateak dastatu eta beren balorazioa egingo dute, eta 18:00etan, dastatze popularraren txanda izango da. Sari banaketa 19:30ean hasiko da.
Tomatearen baitan festa itzela antolatu dute. Arratsalde osoan zehar, musikarekin dantzatzeko, edari eta feskagarriez gozatzeko aukera izango baita.