'Fosilen tailerra', Lapurriturrin
Bereziki 6 eta 10 urteko haurrei begirako tailerra antolatu du Lapurriturrik, hilaren 17rako.
Udan ere martxan dabiltza Lapurriturriko informazio gunean, eta Irungo Udalarekin batera fosilen tailerra deiturikoa antolatu dute hilaren 17rako. Goizez egingo da, 11:00etatik 12:30erta eta Lapurriturriko informazio gunetik irtengo dira parte hartzaileak.
Bereziki 6 eta 10 urteko haurrei zuzendutako jarduera da eta Gipuzkoan aurki daitezkeen fosilak ezagutuko dituzte. Era horretan, lurraldeko hainbat tokitako fosilak ikusteko eta ukitzeko aukera eskainiko dute, eta izaki bizidunak eta bizigabeak sailkatzeko joko bat ere egingo dute. Azkenik, parte hartzaile bakoitzari fosilik adierazgarrienen fitxa bat.
Dagoeneko izena eman daiteke, hilaren 13ra arte Irungo Udalaren orrialdean edota 010 telefonora deituta. Mendian ibiltzeko arropa eta zapata egokiak, ura eta hamaiketakoa eramatea gomendatu dute.