Iragan ostiralean Bixente-Atain bikotea gailendu zen Grand Slamean

Ostiral honetan Erik-Bailok eta Etcheberry-Labordek osatutako bikoteen txanda izango da. Orain arte bezala, 20:00etan hasiko da partida Jostaldi Pilotalekuan.

Iragan ostiralean B taldeko Urrutia-Oyhenard-ek Bixente-Atain-en kontrako partida jokatu zuten. Bi set-ak oso maila onekoak izan ziren. 14-15 eta 13-15  bukatu zen partida, Bixente-Atain bikotearen alde.

Partida nagusia baino lehen Hondarribia Pilota Eskolako gazteen arteko lehia izan zen. Sandoval-Goikoetxeak Emparan-Kanpandegiren kontra kokatu zuten. Bi set-ak Enparan-Kanpandegiren aldekoak izan ziren (11-15, 11-15).

Ostiral honetan, berriz, Erik-Bailok eta Etcheberry-Labordek osatutako bikoteen txanda izango da. Astero bezala 20:00etan hasiko da partida. Sarrerak Jai Aliven webgunean, Arma Plazan, Hendaiako Turismo bulegoan edo Jostaldi Pilotalekuan bertan eros daitezke 10 euroan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.