Zabalik dago jaietako pregoilari txiki izateko izen ematea
Abuztuaren 14ko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira hautagaitzak. Hondarribian erroldatuta egotea eta bederatzi urte izatea derrigorrezkoak dira.
Hondarribiko Jai Nagusiei hasiera ofiziala eman aurretik, irailaren 6an, goizeko 11:00etan haurrek pregoi txikia egiten dute. Urtero bederatzi urteko bi haurrek ematen dute diskurtsoa eta aurten 2014 urtekoen txanda izango da.
Epea zabalik dago jada eta abuztuaren 14ko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira hautagaitzak. Hondarribian erroldatuta egotea eta bederatzi urte izatea derrigorrezkoak dira hautagaitza aurkezteko. Izapideak BAZen egin behar dira, astelehenetik ostiralera goizeko 08:30etatik 14:00etara.
Informazio gehiago Hondarribiko Udalaren webgunean aurki daiteke.