Garagardozaleentzako apar festa
Aparra artisau garagardo azoka antolatu dute abuztuaren 3rako. Bederatzi garagardotegi elkartuko dira Kasino Zaharrean, horietako bi hondarribiarrak.
Aparra garagardo elkartearen artisau garagardo azoka Hondarribira helduko da azaroaren 3an. Egun horretan bederatzi garagardotegi bilduko dira Kasino Zaharrean: Hondarribieer, La Salvatge, Higer, Bidasoa Basque Brewery, Atala Brewing, Meta edabeak, Sta. Pau, Redneck Brewery eta Brewery Land.
Garagardoaz gain, janari postuak ezarriko dituzte ere eta eguna girotzeko Zker elektrotxaranga eta Fufu taldearen kontzertuak izango dira.
Eguerdiko 12:00etan zabalduko dira azokaren ateak eta 00:00ak arte izango da apar festaz gozatzeko aukera.