Folk doinuek bidasoa dantzaraziko dute abuztuan
Abuztuaren 16, 17 eta 18rako antolatu dute XXIII. Bidasoa Folk festibala. Eskualdeko hiru udalerritan izango dira kontzertuak.
Aurtengo Bidasoa Folk festibala indartsu dator; folk eszenan erreferente diren taldeekin osatu dute ikuskizuna. Doako sei kontzertu antolatu dituzte, bi udalerri bakoitzeko.
Lehen egunean Hondarribian izango dira kontzertuak. 20:00etan Antia Muiñoren kontzertua hasiko da eta segidan, 21:00etan, Olga y los ministriles taldeak hartuko dio lekukoa. Hurrengo egunean (habuztuak 17), Irunen izango dira kontzertuak, Junkal Plazan. 20:30ean Xabier Zeberiok herritarrak dantzan jarriko ditu eta ordubete beranduago N’faly Kouyate taldea taularatuko da. Azken egunean, (abuztuak 18) Hendaira lekualdatuko da eszenatokia eta festibalari bukaera emateko Bakan eta Luar na lubre taldeek kontzertua eskainiko dute. Lehena 20:00etan izango da, bigarrena 21:00etan.