Hasi da Hondarribiko Grand Slama

Iban Etcheberryk eta Theo Labordek Grand Slamean jokatzeko sailkapen partida jokatu zuten hilaren 19an. Ostiral honetan B taldeko bikoteen arteko partida jokatuko da.

Hilaren 19an Grand Slamaren seigarren bikotea izateko sailkapen partida jokatu zen. Etcheberry-Labordek Laloo-Zugaitzen aurka jokatu zuten. Biek ala biek Grand Slameko A taldean sartzea zuten helburu.

Partida oso estu joan zen. Hasiera batean Laloo-Zugaitzek (urdina) osatutako bikoteak aurrea hartu zuen (14-15), baina hurrengo set-ean Etcheberry-Labordek (gorria) partida berdintzea lortu zuten (15-10). Berdinketa hausteko 5 puntutara jokatu zuten hurrengo set-a. Azken puntuak talde gorriaren aldekoak izan ziren, eta beraz, datorren abuztuaren 16an, Basterra-Ekhi bikotearen kontra jokatzeko txartela eskuratu dute.

Asteburu honetan, berriz, B taldeko Urrutia-Oyhenard-ek Bixente-Atain-en kontrako partida jokatuko dute 20:00etatik aurrera. Laurek Miamiko Dania pilotalekuan jokatu zuten iragan denboraldian. Partida horren aurretik Hondarribia Pilota Eskolako gazteek partida jokatuko dute: Kanpandegui-Emparan vs Sandoval-Goikoetxea.

Sarrerak Jai Aliven webgunean, Arma Plazan, Hendaiako Turismo bulegoan edo Jostaldi Pilotalekuan bertan eros daitezke 10 euroan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.