Koloreen eta irribarreen festa
Madalen egunerako sekulako festa antolatu zuten Madalena auzoko jai batzordeak. Plaza goraino bete zen eta gaur zein gazteek primeran pasa zuten.
Madalen Auzoko jaietarako haur eta gazteentzako jokoak prestatu zituzten Txispumeko kideek. Uda giro betean hamaika jokotan aritzeko aukera izan zuten gazteek. Aldi berean, Marlaxka Xake Klubekoen eskutik xakera jokatzeko aukera izan zuten. Kolorearen eta irribarreen festa izan zen hilaren 22koa. Ondoren, 20:00etan bertaratutako guztiekin txokolatada egin zuten, eta 21:00etan auzoko adinekoentzako afari goxoa prestatu zuten HKT elkartean.
Hona hemen eguneko zenbait argazki: