Etxebizitzaren Aldeko Itun Soziala sinatu du Irungo Udalak
2036ra arte iraungo du itun honek. Irungo Udalez gain, beste 90 erakundek sinatu dute ituna.
Hilaren 17an, Euskadiko Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala 2022-2036 berritu zuten eta Irungo Udalaren ordezkari gisa izan zen Cristina Laborda alkatea. Harekin batera egon ziren Irunviko gerente idoia Yarza, eta Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburu Denis Itxaso.
Orotara, Euskal Herriko 90 erakundek hartu dute parte eta 2022ko azaroan onetsi zituzten paktuko helburuak oroitu zituzten. Udalez gain, administrazio publikoak, eraikitze eta banka enpresak, unibertsitateak eta erakundeak izan ziren bertan.
Paktuaren xedeen artean, honako hauek aurki daitezke: datorren 12 urteetan zehar alokairu eskuragarriko etxebizitza kopurua bikoiztu, 50.000etara iritsi arte; babes etxebizitzen parkea %50ean baino gehiagoan handitzea, gaur egungo 74.000etatik 116.000tara igaroz; eta birgaitutako 350.000 etxebizitzara iritsi, urteroko erritmoa bikoiztuz.
Labordaren arabera, paktu hau “garrantzitsua” da, etxebizitza hiritartasuna delako gehien kezkatzen duen gaienetariko bat. Era berean, aurrean duten erronka “handienetarakoa” dela azaldu du. “Funtsezko eskubide bat da, ezinbestekoa bizitza proiektu bat eraiki ahal izateko”, erantsi du. Eusko Jaurlaritzarekin lanean jarraituko dutela berretsi du alkateak.
Bide horretan, irun tentsio handiko eremu izendatzeko lanean dabiltzala baieztatu du Labordak. Era horretan, etxebizitzaren problematika modu integralean heltzen lagunduko diela adierazi du. Gaur egun, Irunvik 3.501 bizikidetza unitate ditu inskribatuta babes publikoko etxebizitza bat eskatzen duena. “Aurre egin beharreko erronka handienetariko bat” bukatu du.