Uztailaren 3an, aldaketak San Juan aparkalekuan
CBAren lanak direla eta, datorren asteazkenean, 08:00etatik 18:00etara, Prudencia Arbide kaleko irteerako arrapala itxita egongo da. Zirkulazioa bermatzeko, erabiltzaileak Iglesia kaleko irteeratik atera ahal izango dira.
CBAren bigarren fasean gauzatzen ari diren lanak direla eta, Irungo Udalak jakinarazi du San Juan aparkalekuko Prudencia Arbide kaleko irteerako arrapala aldi baterako itxita egongo dela datorren asteazkenean (uztailak 3), 08:00etatik 18:00etara. Halaber, zirkulazioa bermatzeko, udalak adierazi du aparkalekuaren erabiltzaileak Iglesia kaleko irteeratik atera ahal izango direla beren ibilgailuekin.