Hondarribiak bi ordezkari izango ditu Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finalean
Kadete, jubenil eta nagusi mailako puntisten buruz-burukoak jokatuko dira ostiralean Mutrikuo Miruaitz pilotalekuan.
Ezker Hormako kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan zesta puntako banakako finalak jokatuko dituzte ostiral honetan. Mutrikuo Miruaitz pilotalekuan arituko dira kadete, jubenil eta nagusi mailako puntistak.
Hondarribiak bi ordezkari izango ditu finalean. Batetik, jubenil kategorian, Mattin Bereauk Oinatz Agiregomezkorta izango du aurkari. Eta beste alde batetik, nagusien kategorian, Andoni Laloo hondarribiarrak Eñaut Urrestiren kontra jokatuko du.
Hiru final jokatuko dira arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bereaurena bigarren partida izango da, Laloorena, berriz, hirugarrena.