Espainiako Txapelketan bost domina irabazi ditu Santiagotarrak klubak
Joan den asteburuan jokatu zen Sevillan Txapelketa, eta zilarrezko lau domina eta brontzezko bat ekarri dituzte. Horrez gain, Naroa Zubimendi 23 urtez azpiko Munduko Txapelketarako hautatu du Espainiako Federazioak.
Espainiako Aulki Mugikorraren Txapelketan egon dira Sevillan Santiagotarrak taldeko arraunlariak. Zehazki, kadeteak, jubenilak eta seniorrak, eta guztira zilarrezko lau domina eta brontzezko bat ekarri dituzte Irunera. Guadalquivirreko uretan 14 ontzi gorri izan ziren eta 39 arraunlari. Larunbatean sailkapen probak egin ziren eta igandean finalak. Gainera, pasa den asteburuko emaitzengatik, Naroa Zubimendi hautatu egin du Espainiako Federazioak Munduko Txapelketa prestatzeko 23 urtez azpikoen kategorian.
Mikel Laguardia eta Inhar Romano lemazain gabe aritu ziren kadete maskulinoan eta zilarrezko domina jantzi zuten. Bigarrenak izan ziren ere Julen Villafranca, Beñat Fernandez, Bittor Lekuona eta Oier Emazabel, lauko scull jubenil maskulinoan.
Scull absolutu femeninoan bigarrenak izan ziren Aitzpea Gonzalez, Amaiur Etxeberria, Ainhoa Zapirain eta Naroa Zubimendiren laukoa. Horrez gain, Gonzalez eta Zubimendi lemazainik gabeko ontzian aritu ziren absolutu femeninoan eta bigarrenak izan ziren ere. Azkenik, brontzezkoa jantzi zuten Ane Calvok, Julene Bengoetxeak, Maitane Zapirainek eta Irati Laguardiak, lemazainik gabeko absolutu femeninoan.
Igandeko finaletarako sailkatu bai, baina dominarik jantzi ez arren, Santiagotarrak-ek hainbat arraunlariren lana nabarmendu dute.
Laugarren postuak: Unai Arcelus, Martin Gonzalez, Inhar Romano, Mikel Laguardia, Dumitru Rus, Markel Irigoien, Juan Martinez eta Asier Yaguek osatutako zortziko ontzia, Urko Puy lemazain zelarik, zortziko ontzi kadete maskulino kategorian. Bestetik, Jone Laguardia, Leire Navaridas, Maria Martinez Lacar eta Elaia Saez laugarren izan ziren lauko scull jubenil femeninoan.
Seigarren postua izan zen Xabier Etxebeste, Pablo Martinez Lacar, Pablo Martinez Amunarriz eta Beñat Jimenezentzat, scull absolutu maskulinoan. Bestalde, zortzigarren izan ziren scull bikoitzarekin kadete maskulinoan Aimar Etxebeste eta Nayet Fernandez.
Hamargarrena izan zen Ana Collazos 23 urtez azpiko skiff femeninoan. Bi postu beherago, hamabigarren sailkatu ziren Urko Puy eta Markel Ferreira scull bikoitzarekin kadete maskulinoan. postu berdina izan zen Alain Garciarentzat skiff kadete maskulinoan. Azkenik, Maialen Zapiainek ere hamabigarren postuan bukatu zuten skiff kadete femeninoak.
Espainiako Txapelketa burutzearekin batera, denboraldia bukatu dute kadeteek, jubenilek eta seniorrek. Aldiz, infantilek eta beteranoek Espainiako Txapelketa prestatzen jarraituko dute. Banyolesen izango da uztailaren 5etik 7ra.