Antzinako Erromako modari buruzko ikastaroa, uztailaren 11n
'Moda, influentzerrak eta negozioa: janzkera eta apaingarri pertsonalak Erromatar Inperioan' uztailaren 11n izango da, Oiasso museoan.
Oiasso museoak Antzinako Erromako modari buruzko ikastaro bat eskainiko du uztailaren 11n: ‘Moda, influentzerrak eta negozioa: janzkera eta apaingarri pertsonalak Erromatar Inperioan’. Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean antolatu dute ikastaroa, eta Elena Torregaray Pagolak eta Goizane Urrutia Gutierrezek zuzenduko dute.
Jardueraren helburua da modak antzinako erromatar garaian izan zuen garrantzia hitzaldien bidez nabarmentzea. Hainbat hitzaldi izango dira egunean zehar, eta denak Zesarren garaiko janzkeraren eta apaindura pertsonalen garrantziari buruzkoak izango dira.
Hona ikastaroko programa osoa:
- Parte hartzaileei harrera 9:30ean.
- Goizane Urrutia Gutierrezen (EHU) aurkezpena.
- Trinidad Nogales Basarrateren ‘Moda erromatarra: irudia baino zerbait gehiago’ hitzaldia, 10:00etan.
- Jordi Perez Gonzalezen ‘Materialaren eta immaterialaren artean: antzinako Erromako bitxiak’ hitzaldia, 11:30ean.
- Elena Miramontes Seijasen ‘Antzinako ehungintza: kulturak batuz eta bereiziz’ hitzaldia, 15:30ean.
- Jorge Garcia Cardielen ‘Erromatar toga, jantzi bat baino askoz gehiago: jantzi ikoniko baten esanahi politiko, sozial eta identitarioak’ hitzaldia, 17:00etan.
- Oiasso Birsortze Historikoko Elkartearekin, jantzien eta Antzinako Erromako modaren aurkezpena, 19:00etan.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek doan eman ahal izango dute izena 943 63 93 53 zenbakira deituta, helbide honetara mezu bat bidalita edo Oiasso museoan bertan. Uztailaren 11n, amaituko da izena emateko epea.