Lumak Haizek harrotasun kritikorako deia egin du
Ekainaren 28an berriro oroituko dute harrotasuna ez dagoela "salgai". Ostiral arratsalderako (hilak 28) manifestazioa deitu dute.
Lumak Haize Irungo Harrotasun Kritikoa taldea duela urtebete sortu zela. Moskuko kaleak hartu zituzten lehen aldiz bai tailerrekin bai eta manifestazio ttipi batekin ere. Urte osoan zehar, gainera, denetariko jarduerak eta elkar entzuteko batzarrak egin dituzte.
Aurten ere ekainaren 28a ez dela soilik Kantineren Eguna aldarrikatuko dute, harrotasuna ez dagoela salgai gogoratuz. Urte luzeetan harrotasuna hilaren 28an ezin ospatuz egon da kolektiboa eta behin agintea hartuta, urtez urte aurrera egiteko erabakia hartuta du Lumak Haizek.
Bide horretan, manifestazioa Santiagoko bidegorri hasieratik aterako da 18:30ean eta Urdanibia plazan bukatu. Ondoren, manifestuaren irakurketa egingo dute 19:30ean, eta jarraian, familia argazkia aterako dute Peña kaleko eskaileretan. Azkenik, iluntzean, pintxada trabestia ospatuko dute Hazian.