Gaueko martxarekin ospatuko dute LGTBI+ Harrotasunaren Eguna
Txingudiko Elkarte Feministak Irungo Harrotasunaren IV. Martxa ospatuko du ekainaren 27an. Egitaraua 20:30ean hasiko da.
LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna gaueko martxa baten bidez eta beste hainbat jardueren bidez ospatuko dute Irunen. Izan ere, Txingudiko Elkarte Feministak Irungo Harrotasunaren IV. Martxa ospatuko du ekainaren 27an LGTBIAQ+ kolektiboaren eskubideak eta askatasunak Irunen zein eskualdean aldarrikatzeko eta defendatzeko helburuarekin.
20:30etik aurrera batukada feminista, tailerrak, bingo drag eta abar egingo dituzte Zabaltza plazan. Gero, 22:00etatik 23:30etara martxa egingo dute, gurdiak batukadak lagunduta. Hori Zabaltza plazatik Urdanibia plazaraino izango da. Eta, azkenik, hamabietan hasiko dira Batukada Feminista eta Manifestuaren irakurketa Urdanibia plazan.