Adinekoenak dira pregoia, dantza eta festa
Ficoban elkartu dira gaur 65 urtetik gorako 700 irundar. Giro ezin hobean jan eta dantzatu dute.
Adinekoen omenezko bazkaria egin da gaur Ficoban eta bertan bildu dira 65 urtetik gorako 700 irundar. Aurtengo sanmartzialen protagonista ofizialak izaten ari dira, pregoia jotzeaz gain Ficoba haiena egin baitute.
Cristina Laborda alkatea haiekin izan da, eta dantzaldia hasi aurretik gogoratu du aurtengo urtea berezia dela adinekoena delako. “Balioan jarri nahi izan dugu Irungo adinekoen 10 elkarteek egiten duten lana. Merezi duzuen ikusgarritasuna eman nahi dizuegu” azaldu du.