Hondarribitik irten da X-Pyr lasterketa
Pirinioak parapentez zeharkatzea da lasterketaren helburua. Hondarribitik irten eta Gironako El Port dela Selva herrian bukatzen da, 605 kilometro burutu ondotik.
Iragan igandean Hondarribiko hondartzatik irten ziren X-Pyr lasterketan parte hartu duten kirolariak. Goizeko 10:00etan ekin zioten lasterketari, eta, guztira, 45 taldek hartu zuten irteera lerroa. Datozen egunetan Pirinioak airez zeharkatuko dituzte Gironako (Katalunia) El Port de la Selva-ra iritsi arte. 605 kilometro gurutzatu beharko dituzte. Bidean zehar, gainera, Pirinioetako puntu altuenetik igaro beharko dute, debekatutako guneetatik izan ezik.
Parte hartzaile guztiek parapentea edo oinak erabili beharko dituzte zeharkaldia burutzeko, eta egunean, gehienez, 14 ordu baliatu ahal izango dituzte aurrera egiteko.