Guadalquivirren "sekulako emaitzak" lortu dituzte HAEko arraunlariek
Aulki Mugikorreko Estatuko Txapelketan bost domina eskuratu eta hirugarren postuan sailkatu da Hondarribia Arraun elkartea. Lortutako emaitzekin pozik dira arraunlariak.
Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlari gazteak Sevillan izan dira asteburuan, bertan jokatu baitira kadete eta jubenil mailako Aulki Mugikorreko Estatuko Txapelketak. Andaluziatik “sekulako emaitzekin” itzuli dira etxera.
Bost domina —horietako hiru urrezkoak, eta zilarrezko eta brontzezko bana— eskuratu dituzte. Horiez gain, beste zenbait ontzi ere bikain aritu ziren, nahiz eta podiumera igotzerik izan ez zuten. Asteburuaren amaieran, emaitza horiei esker, elkarte guztien artean (59 elkarte zeuden) hirugarren postuan sailkatu zen Hondarribia Arraun Elkartea.
Hona hemen dominak eskuratu zituzten ontziak eta eskifaiak: