Portu auzoa garbi mantentze aldera, neurri berriak martxan
Hondakinak biltzeko maiztasuna handitzeaz gain, beste bilketa-gune bat ere jarri dute Zuloaga kalean, 1. zenbakiaren parean.
Txingudiko Zerbitzuek eta Hondarribiko Udalak hainbat hobekuntza jarri dituzte abian hondakinen kudeaketa optimizatzeko eta Portua auzoko kaleak garbi mantentzeko asmoz.
Ekainaren 15etik aurrera hondakinak biltzeko maiztasuna handitu zuten, horrela edukiontziek gainezka egitea saihesteko. Gainera, beste bilketa-gune bat ere jarri dute Zuloaga kalean, 1. zenbakiaren parean, inguruko egoiliarrek edukiontzi gehiago izan ditzaten.
Valentin Gonzalez Txingudiko Zerbitzuetako hondakinen eta hiri garbiketaren arduradunak herritarren parte hartzearen garrantzia nabarmendu du. Hala ere, hondakinak bereiztea beharrezkoa dela ere badio: “Hondakinak bereiztea funtsezkoa da, ez bakarrik ingurumena babesteko, baita legez derrigorrezkoa delako ere”.