Irun Commerce LAB sortzen hasi da Irungo Udala
Merkataritza laborategi bat izango da eta Serapio Mujika kaleko 8. zenbakian eraikitzen ari dira.
Ekintzailetza eta enpresen lehiakortasuna sustatu nahi du udala, baita laguntza eskaini eta esperimentaziorako leku bat eman ere. Horretarako, Serapio Mujika kalean dagoen 8. zenbakiko lokal bat egokitzen ari da Irungo Udala eta bertan kokatuko dute Irun Commerce LAB deituriko laboratorioa. Espazioak 206.69 metro karratu izango ditu, eta aitzindaria da Gipuzkoan. Irun Ekintzan mahaian sortu zen.
Txoko honekin establezimenduek beraien negozioak eguneratu ahal izatea dute xede, bai digitalki bai eta fisikoki ere. Multimedia eduki berrien gehikuntzak dituen abantailak erakutsi nahi dituzte, gaur egungo salmeta metodologiara egokituta eta beraien lehiakortasun abantaila handiagotuz.
Laborategi honekin Irun Market plataformari ikusgarritasuna eman nahi diote ere, analisi, demostrazio eta ekimen berritzaileen eta proiektu kolaboratiboen sortzea baimenduta merkatariei. Era horretan, beste merkataritza formatuekin lehiatzea bultzatu nahi dute. Lokalak honako hornidura hauek eskainiko ditu:
- Erakusleiho birtualak.
- Errealitate gehitua.
- Errealitate birtuala.
- Off/online erakusleihoetan bezero arretaren jarraipena.
- Eduki digitalen produkzio sorta.
Obra hauen esleipena Campezo Obras y Servicios SA enpresari egin diote eta 145.o000 euroko aurrekontua da onartu duena udalak. Aurrekontu hau Irun Market proiektuaren barruan dago, merkataritza laborategiaren etorkizuneko hornikuntzara bideratuta. Era berean, Eusko Jaurlaritzak 500.000 eurorekin babesten du proiektua.
Gertutasuneko bulegoa deiturikoa ere eraikiko dute eta enplegu proiektuaren egoitza izango da. I+G+B espazio bat, hiriko merkataritzarako berrikuntza, ekintzailetza eta prestakuntzarako espazio bat ere sortuko dituzte.