Haurrentzako eta gazteentzako erromatar udara Oiasso Museoan
Uztailean eta abuztuan zehar egingo diren jarduera programa gogoratu du Oiasso Museoak. Haurrentzako eta gazteentzako izango dira.
Oiasso Museoak gogoratu egin du udaran ere ez direla geldituko. Jarduera andana antolatu dituzte uztail eta abuztu bitarterako familia taldeei zuzendutakoak, baita haurrei eta gazteei ere. Besteak beste, labeak eta meategiak bisitatzeko txango bat egingo dute, zinema erromatarreko tailer bat edota Santa Elenako aztarnategi arkeologikora bisita gidatu bat.
Egun bat museoan
Norentzat: 3-6 urtekoak
Iraupena: 60 minutu
Prezioa: 5 euro
Laburpena: haurrek Oiasso museoa ezagutzeko ekimena. Bisitaldi ludikoa izango da, eta parte hartzeko dinamikak egongo dira.
Arkeolab: Arkeologia-tailerra.
Norentzat: 8-12 urtekoak
Iraupena: 90 minutu
Prezioa: 5 euro
Laburpena: tailer honetan, gazteak arkeologo izango dira egun batez, eta jarduera horretako ohiko lanak egingo dituzte, hala nola induskatzea, piezak manipulatzea eta abar. Talde bakoitzean gehienez 12 lagun izango dira.
Tesselae. Mosaiko-tailerra
Norentzat: 6-12 urtekoak
Iraupena: 90 minutu
Prezioa: 5 euro
Laburpena: haurrek mosaikoaren teknika zertan datzan ikasiko dute, eta beren mosaiko propioa osatuko dute, Antzinaroko artistak balira bezala. Talde bakoitzean gehienez 15 lagun izango dira.
Zinema eta Erromari buruzko tailerra
Norentzat: 8-12 urtekoak
Iraupena: 90 minutu
Prezioa: 5 euro
Laburpena: haurrek animazioko film labur bat produzituko dute. Talde bakoitzean gehienez 15 lagun izango dira.
Ginkana
Norentzat: 8-12 urtekoak
Iraupena: 90 minutu
Prezioa: 5 euro
Laburpena: haurrek museoa ezagutuko dute eta 12 proba gainditu beharko dituzte, duela 2.000 urte jendea nola bizi zen deskubritzeko. Talde bakoitzean gehienez 15 lagun izango dira.
Veni Vidi Bitxi
Norentzat: 12-17 urtekoak
Iraupena: 90 minutu
Prezioa: 5 euro
Laburpena: haurrek telebistako lehiaketa batean parte hartu ahal izango dute, erromatarren garaiko edukiak beste nerabe batzuekin modu ludiko eta parte-hartzailean landuz.
Irugurutzeta. Irugurutzetako labeak eta meategiak.
Norentzat: 6 urtetik gorakoak:
Iraupena: 60 minutu
Prezioa: 5,50 euro
Laburpena: bisitara datozenek Aiako Harriko meategietako galeria baten barrualdea bisitatuko dute.
Hilerri erromatarra. Aztarnategi arkeologikoa
Norentzat: 8 urtetik gorakoak.
Iraupena: 60 minutu
Prezioa: 5,50 euro
Laburpena: bisitariek Santa Elenako aztarnategi arkeologikoa bisitatuko dute. Erromatarren garaitik gaur egunera arte, hiriaren historiaren 2.000 urteren lekukoa izan da.
Eraiki zeure barku erromatarra Navigium Isidis-ean parte hartzeko.
Eguna: uztailak 6
Ordua: 11:00
Norentzat: 7-8 urtetik gorakoak.
Doan
Laburpena: haur bakoitzak barku erromatar bat eraikiko du museoko begiraleek emandako materialekin eta haiek lagunduta, uztailaren 13ko Navigium Isidis prozesioan parte hartzeko asmoz. Izena eman behar da aldez aurretik 943 63 93 53 telefonora deituta edo info-oiassomuseo@irun.org helbidera idatzita.
Dies Oiassonis
Norentzat: guztiak
Eguna: uztailak 11-14
Laburpena: Dies Oiassonis jaialdi erromatarra denboran zehar egindako bidaia bat da, eta erromatarren garaiko hiri batean nola bizi ziren erakutsiko digu, ikuskizunen, antzezpenen eta tailerren bidez. Kontsultatu Dies Oiassonis jaialdiaren programa osoa hemen.
HEKD Hezkuntza eta Ekintza Kulturaleko Departamentua
Museoko Hezkuntza eta Ekintza Kulturaleko Departamentuak (HEKD) zenbait jarduera antolatu ditu, gehien bat haur, lehen eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleei zuzenduak, bisita gidatu dinamizatuen eta animazio-tailerren bidez, eskolako curriculumaren diseinuarekin koordinatuta. Era berean, programan curriculumeko beste helburu batzuen arabera egokitu daitezke, edota irakasgai zehatzago batzuen arabera, hala nola Latina edo Kultura klasikoa.