Euskotrenen zerbitzua indartuko dute, hilaren 22an eta 29an
Sanmartzialetako bi larunbatetan ordutegiaren maiztasuna indartuko du Euskotrenek. Bestalde, disuasio aparkaleku batzuk hilaren 22tik egongo dira irekita.
San Pedro eta San Martzial jaiak direla-eta, Euskotrenek bere zerbitzua indartuko du jaien bi larunbatetan, hau da, hilaren 22an eta 29an. Larunbatetik igandera normalean eskaintzen den maiztasuna hainbat zirkulazio berezirekin osatuko dute. Lasarte-Oria – Hendaia, eta alderantziz mugitzen den lineari eragingo dio. Ordutegi horiek, Euskotrenen orrialdean, aplikazioan edota 944 333 333 telefonora deituta kontsulta daitezke.
Horrez gainera, disuasio aparkalekuak irekiko ditu Irungo Udalak. Horrenbestez, Dunboako eskola, Santa Elena eta CEPA Bidasoaldea zabalik izanen dira hilaren 22tik uztailaren 1era. Aldiz, Lekaenea eskola, hilaren 27tik uztailaren 2ra egongo da zabalik.