E30 autobus lineak geltoki aldaketa izango du
Donostiako bizilagunei eragozpen gehiago egitea saihesteko egin dute aldaketa. E30 linea Donostiako autobus geltokitik irtengo da.
Gaur jarri dute martxan E30 autobus linea, Donostia Hondarribiko Aireportuarekin lotuko duen zerbitzua. Gipuzkoako Foru Aldundiak astelehen honetan eman zuen zerbitzu berriaren berri.
Gaurko egunez, ordea, lineak geltoki aldaketa bat izango duela jakinarazi du aldundiak. Hasiera batean Federico Garcia Lorca pasealekutik irten behar zen autobusa, baina “inguruko herritarrei eragozpen gehiago eragitea saihesteko” Donostiako autobus geltokitik aterako da.
Halaber, gogoratu dute E21 lineak aireportuan geltokia izateari utziko diola, 21:45eko autobusak izan ezik.