Amuitz markaren bigarren abestia, bihartik aurrera entzungai
Azken mohikanoak da abesti berriaren izenburua. "Nondik gatozen, zer garen eta nola joan nahi dugun" azaltzen duen abestia da.
Amuitz Hondarribiko arropa markak abesti berri bat kaleratu du. United by the water izan zen lehen abestia, eta bihar Azken mohikanoak deiturikoa argitaratuko dute.
Hondarribiarren jatorria errebindikatzen duen abestia da: “Nondik gatozen, zer garen eta nola joan nahi dugun” azaltzen duena. Makarel Stoldak-ek sortutako proiektua da, baina A Kilombaren eta Ainhoaren kolaborazioa izan du. Bihartik aurrera Amuitzen webgunean egongo da entzungai.