Sexu aniztasuna erdigunean
Hiruki Larroxa elkarteak 'Sexu aniztasuna Hondarribian ere' hitzaldi-tailerra eskainiko dute hilaren 25ean.
Hilaren 28an Sexu Askapenaren eta LGBTI+ Harrotasunaren Aldeko Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira, hilaren 25erako sexu aniztasunari buruzko hitzaldi-tailerra antolatu dute. Hiruki Larroxa elkarteak zuzenduko du saioa, 18:30etik aurrera, Kultur Etxean.
Sexu aniztasuna Hondarribian ere hitzaldi-tailerrean LGBTI+ pertsonen esperientziak eta erronkak aztertuko dituzte, eta ikusgarritasunean, sare komunitarioetan eta espazioak sortzean arreta berezia ipiniko dute. Aldi berean, eguneroko LGBTI+ fobiari aurre egiteko estrategiei buruz arituko dira ere.