Merka2dasoa azoka egingo dute uztailaren 6an, Arma Plazan
10:30etatik 14:30etara izango da azoka, eta salmenta postu bat jarri nahi duenak izena ekainaren 26a baino lehen eman beharko du.
Merka2dasoa, bigarren eskuko objektuen azoka egingo dute Hondarribian uztailaren 6an, Arma Plazan, 10:30etatik 14:30etara.
Salmenta postua jarri nahi dutenenk izena eman beharko dute hemen edo 900 11 93 84 zenbakira deituta, ekainaren 26a baino lehen.
Antolatzaileek diotenez, era guztietako objektuak saldu daitezke; betiere egoera onean badaude. Aldiz, ezin izango da material berririk saldu ezta merkaturako espresuki prestatutako eskulan edo bisuteriarik ere.