Hilaren 20tik 21erako gauean, Kateako ordainlekua, itxita
Behobiarako eta Bilboko noranzkoan itxita egongo da ordainlekua. Berritze lanak egin behar dituzte.
Hilaren 20ko (osteguna) 20:30etatik ekainaren 21eko (ostirala) 06:00etara Irun-Kateako ordainlekua itxita egongo dela jakinarazi du Bidegik, berritze lanak egiteko.
Ordainleku hau Bilbo norabidean egongo da itxita. Era berean, AP-8 autobiderako sarrera ere itxita egongo da, Behobia norabidean. Ordezko bide gisa, GI-636 errepidea erabiltzea gomendatu dute.