Joaquin Alonsok Euskadiko eta klubeko errekor berria ezarri du
Durangon egin da Euskadiko Txapelketa Absolutua eta 16 domina irabazi ditu BATek. Joaquin Alonso hondarribiarrak erakustaldia egin zuen.
Euskadiko Txapelketa Absolutua jokatu da asteburu honetan Durangon eta BATeko sei atleta izan dira bertan. Izugarria izan da asteburua taldeka irabazitako dominei erreparatuta: urrezko sei domina, zilarrezko zazpi eta brontzezko hiru.
Joaquin Alonso hondarribiarrak 20 urtez azpiko mundialerako gutxieneko marka lortu zuen 50,94 segundorekin. Gainera, 20 urtez azpiko Euskadiko, 23 urtez azpiko absolutuko eta BATeko errekor berria ezarri du Alonsok. Harrobiko promesa da hondarribiarra.
Iker Arotzenak ere urrezkoa jantzi zuen. 7,7 metroko jauzia egin zuen eta Espainiako Txapelketari begira jarri da. Ander Aramendik ere urrezkoa bereganatu zuen 1.500 metrotan 3:57,79 minutu eginda. Proba horretan bigarren izan zen Aritz Leonet.
Ander eta Iker Anglada anaiek 800 metrotan egin zuten lasterka eta Anderrek 1:53,06 minutuko denborarekin lehen postua irabazi zuen; Ikerrek, berriz, zilarrezkoa irabazi zuen esprintean 1’53’64 minutuko denborarekin.
Mikel Aramendi Euskadiko Txapelduna izendatu zen 3000 metro oztopoetan eta bere marka pertsonala hobetu zuen. Irune Muguruzak ere urrezkoa jantzi zuen 400 metro hesietan 58,52 segundorekin.
Zilarrezko dominen festa ere zan da. Errelebotan 4×100 metrotan irabazi zuen Alaine Agerraldek, Mariela Berazak, Leire Martiarenak eta Nerea Sorondok. 48,41 segundoko marka egin zuten eta 18 urtez azpiko Espainiako Txapelketara joateko gertu daude.
Aritz Leonet eta Iker Angladak garaipen bikoitza dastatu zuten 1.500 metrotan eta 800 metrotan. Angladak 3:58,17 minutu egin zituen eta Angladak 1:53,64 minutu.
Goizane Garciak dominak bi alditan jantzi zituen pisuarekin eta mailuarekin. Pisua 12,10 metro bota zuen bola eta mailuarekin egindako jaurtiketa hoberena 47,49 metrokoa da.
Unax Eraso, bigarren sailkatu zen mailuarekin 45,49 metroko jaurtiketa eginda. Mario Estanga, berriz, pertikarekin aritu zen eta 4,60 metroko jaurtiketarekin zilarrezko domina jantzi zuen.
18 urtekoen artean brontzezko hiru domina ekarri dituzte etxera. Izaskun Sanz 1.500 metrotan aritu da eta 4:45,23 minuturekin izan zen hirugarrena. Alazne Garridok bere marka pertsonala hobetu zuen 400 metro hesietan 1:00,89 minuturekin eta Espainiako Txapelketa Absolututik gertu dago. Azkenik, brontzezkoa ere irabazi du Jon Ruizek mailuarekin. bere jaurtiketa hoberena 38,26 metrokoa izan zen.