Eremu digitalean indarkeria matxista ere badagoelako
Hilaren 20an, 'Jabetuz eta Sareetan Ez Korapilatuz' tailerra eskainiko du Angelica Naranjo gizarte langileak. Eremu digitalean indarkeria matxista nola prebenitu azalduko du.
Indarkeria matxista estrukturala da eta esparru guztietan dago presente, zeharka nahiz presente. Mundu digitalean ere indarkeria matxista dago eta espazio horretan indarkeria hau prebenitzeko tailerra antolatu dute Irungo Emakumeen Etxean Mugarik Gabe GKEk, Irungo Udalak eta Mujeres Que Crean-ek.
Hilaren 20an izango da, 18:00etatik 20:00etara eta Angelica Naranjo gizarte langile kolonbiarrak eskainiko du. Jabetuz eta Sareetan Ez Korapilatuz izena jarri dio tailerrari eta eremu digitalean emakumeek pairatzen dituzten “irainak, jazarpena, diskriminazio adierazpenak, izena galtzea eta infantilizazioa” izango dituzte hizpide.
Parte hartzeko izena eman behar da 943 50 55 05 telefonora deituta edota Emakumeen Etxera gerturatuta (Istillaga plaza, 8). Era berean, mezu elektroniko bat bidal daiteke inskribatzeko.
Angelica Naranjo
Naranjo gizarte langilea da eta Hezkuntza eta Giza Garapeneko ikasketak ditu. Kolonbiako Corporacion para la Vida de Mujeres Que Crean elkartearen kide da ere. Elkarte honetan, Emakumeen Giza Eskubideak programa koordinatzen du eta lidergoen zaintza eta babes gaitasuna indartzeko prozesuak bultzatzen ditu. Halaber, gatazka armatuaren testuinguruan indarkeria matxista pairatu duten emakumeekin egiten du lan hauen eskubideen prebentzioa, atentzioa eta leheneratzeko prozesuak sustatuz.