Donostia eta Hondarribiko aireportua, autobus baten bidez lotuak
Ostegunetik irailaren 30era artean egongo da E30 zerbitzua martxan, eta bi geltoki izango ditu: Federico Garcia Lorca eta aireportua.
Hondarribiko aireportuan biltzen den erabiltzaile kopuru handiari erantzun asmotan ezarriko du autobus linea hori Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamenduak ostegun honetan. E30 izena izango du lineak, eta ekainaren 20tik irailaren 30era egongo da martxan, bi egunak barne. Bi geltoki izango ditu: Federico Garcia Lorca eta aireportua.
Linea hau Donostiatik 7:05, 8:05, 9:05, 10:05, 11:05, 12:05, 15:50, 16:50, 17:50, 18:50 eta 19:50ean irtengo da Donostiatik, eta aireportutik, berriz, 7:35, 8:35, 9:35, 10:35, 11:35, 12:35, 16:20, 17:20, 18:20, 19:20 eta 20:20an.
Gainerako zerbitzuetan bezala, ordainketa autobusean bertan egingo da eskuz zein Mugi txartelarekin.