Txingudiko Udalekuak eskainiko dituzte uztailean eta abuztuan
7 eta 12 urte arteko haurrentzat izango dira udalekuak, eta txanda bakoitzak 20€ balio du. Astebeteko txandak izango dira.
Txingudiko Udalekuak eskainiko ditu aurten ere Ekoetxea Txingudik uztailean eta abuztuan. Udalekuak Plaiaundiko Parke Ekologikoan egingo dituzte, haurrek ingurumenari buruz ikasteko eta kontzientzia ekologikoa garatzeko asmoarekin.
Parte hartzaileek esploratzaile, babesle eta ekintzaileen rolak hartuko dituzte bere gain, eta ondorioz, ingurumen ezagutzak eta balioak barneratzeko esperientzian oinarritutako dinamika eta jolasetan hartuko dute parte. Klima aldaketaren aurkako borrokan Txingudiko padurek duten garrantzia ere ulertuko dute haurrek.
Eskualdeko 7 eta 12 urte arteko haurrentzat daude pentsatuta udalekuak, eta txanda bakoitzak astebeteko iraupena izango du -lehenengo txandak lau egunekoa-. Txanda bakoitzak hamar parte hartzaile eta hezitzaile bana izango ditu, eta haur bakoitzak gehienez hiru txandatan eman ahal izango du izena.
Hauek dira txandak:
- 1. txanda: Uztailaren 2 tik uztailaren 5era.
- 2. txanda: Uztailaren 8tik uztailaren 12ra.
- 3. txanda: Uztailaren 15etik uztailaren 19ra.
- 4. txanda: Abuztuaren 5etik abuztuaren 9ra.
- 5. txanda: Abuztuaren 19tik abuztuaren 23ra.
- 6. txanda: Abuztuaren 26tik abuztuaren 30eta.
Udalekuen prezioa asteko 20€koa izango da, eta izena webgunearen bitartez egin beharko da.