IrunBusen grebak jaietan eragina izango du
Greba, gaur, bihar eta hilaren 21etik uztailaren 1era luzatuko da. Eguneko zein gaueko guztiek maiztasuna aldatuko dute.
Maiatzean greba egin zuten egun batzuetan IrunBuseko gidariek eta gaurtik hasita 14 eguneko greba deialdia egin dute. Hala, gaur, bihar eta hilaren 21etik uztailaren 1era bitartean gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu IrunBusek. Ordutegietan maiztasuna aldatuko da eta jaietako gaueko bi autobusetan oso nabaria izango da murrizketa.
Lan egunei dagokienez, L1 linea 30 minutuero irtengo da ordu laurdenero beharrean. L2 linea, berriz, ordueroko maiztasuna izango du, ordu erdia beharrean. L3 eta L4 lineek ordu eta erdiro egingo dituzte irteerak San Juan plazatik.
Larunbatetan, L1 linea 45 minututik behin egingo du irteera. L2 lineak ordueroko maiztasuna izango du San Juan plazatik; Suhiltzaileetatik eta Txingudi Merkataritza Zentrotik, berriz, bi ordutik behin aterako dira. L3 eta L4 lineak ordu eta erdiro abiatuko dira San Juan plazatik.
Igandeetan, hau da, hilaren 16an, 23an eta 30ean ere murrizketa nabariak izango dira. L1 linea ordu eta erdiro aterako da, orduero beharrean. L2 linea bi ordutik behin egingo ditu irteerak. Azkenik, L3 eta L4 lineek ordu eta erdiroko maiztasuna izango dute.
Gautxoriak ordutegi ezberdina izango du gau bakoitzaren arabera:
- Astelehenetik ostiralera, hilak 24, 25, 26 eta 27
- Kateatik: 23:30ean.
- Behobiatik: 00:00etan.
- Ostiralak, hilak 14, 21 eta 28
- Kateatik: 00:30ean eta 01:30ean.
- Behobiatik: 01:00etan eta 02:00etan.
- Larunbatak, hilak 15, 22, eta 29
- Kateatik: 00:30ean eta 01:30ean.
- Behobiatik: 01:00etan eta 02:00etan.
- Igandeak, hilak 23 eta 30
- Kateatik: 00:30ean eta 01:30ean.
- Behobiatik: 01:00etan eta 02:00etan.
- Uztailak 1
- Kateatik: 23:30ean eta 00:30ean.
- Behobiatik: 00:00etan eta 01:00etan.