Ez du hutsik egingo uztailaren 1eko pilota jaialdiak
Zubizarreta-Elizegi, Senar-Morgaetxebarria, eta Laso-Albisu eta Artola-Mariezkurrena izango dira Uranzun pilotalekuan. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
Uranzu pilotalekua galaz jantziko da aurtengo uztailaren 1ean ere. Izan ere, sanmartzialetako pilota jaialdia eginen da. Astelehena da San Martzial egunaren ondorengo aje eguna, baina baita Irungo pilotazaleek gorriz nabarmenduta duten eguna ere. Azken hauek harmailan arratsaldeko 18:00etarako egon beharko dute. bina partidaz gozatzeko.
Batetik, promozioko partida jokatuko da: Zubizarreta-Elizegi, Senar-Morgaetxebarriaren kontra. Bestetik, partida gorenean Laso-Albisu eta Artola-Mariezkurrena arituko dira nor baino nor. Unai Laso Buruz Buruko Txapelketako finalista da eta Iñakik Artola eta Jon Mariezkurrena Binakako Txapelketako ligaxkan aritu zen, elkarrekin izan ez arren.
Sarrerak dagoeneko salgai daude honako orrialde honetan, baita Uranzu pilotalekuaren txarteldegian ere, egunean bertan, ordubete lehenagotik, sarrerarik geratuz gero. Prezio 25 eurokoa da harmailarako, erreboterako eta kantxaren goialderako, eta 30 eurokoa kantxarako eta erdiko harmailarako.