Euskotrenek zerbitzua indartuko du larunbaterako
Disuasio aparkalekuak ere egokitu dituzte biharko kontzertuagatik. Euskotrenek ere indartuko du bere zerbitzua.
Bihar jendetza espero du Irungo Udalak Camela taldearen kontzertuagatik. Hargatik, Euskotrenek zerbitzua indartuko duela iragarri du eta herritarrentzako disuasio aparkalekuak egokituko dituzte.
Alde batetik, bihar larunbata, hilak 15a, Euskotreneko zerbitzua indartuko da “eskaeraren arabera”. Disuasio aparkalekuak, berriz, Dunboa HLHI (Martxoak 8 kalea) eta Eguzkitza BHIko (Olaberria Errepidea, 6) eskolen aparkalekuak egokitu dituzte.
Irekiera gaur ostiraletik, hilak 14, 15:00etatik aurrera izango da, eta horrela mantenduko da datorren igandea, ekainak 16, 12:00ak arte.Fi cobako lurpeko aparkalekua (200 plaza) ere irekita egongo da Camelaren kontzertua amaitu arte.