Ribera bekak eta artistentzako laguntzek badituzte irabazleak
Ribera beken irabazleak izan dira Ainhoa Resano eta Miren Tirapu, eta Arkaitz Saiz-Calderon eta Raquel Perez. Artistentzako laguntza, berriz, Mikel Otxotekok eta Carlos Ndungmandumek irabazi dute.
Ribera beken eta artistentzako laguntzen proiektu irabazleak iragarri ditu gaur Nuria Alzaga Kultura ordezkariak. Berarekin batera izan dira ere irabazleak izan diren artistak. “Ribera bekak gisa honetako bakarrak dira gure lurraldean eta aitzindari izan ziren 2016an sortu zirenean, hain zuzen ere tandemean lan egiteko planteamenduagatik eta antropologia eta artea diziplinak uztartzearen aldeko apustuagatik”.
Artistentzako laguntzak, aldiz, esparru irekiago bati erantzutea du asmo eta proiektuaren gaia guztiz librea da. Aurten, alabaina, Algueras en el Cruce hautatutako proiektuak badu antzekotasuna Ribera bekarako aukeratutakoekin, ibaiari lotutako jarduera baten memoria berreskuratzea dutelako xede. Dena den, biak ala biak Kultura arloaren lan ildoaren barruan daude eta sorkuntza eta arte garaikidea bultzatu eta babesteko eta herritarrengana hurbiltzeko balio dute.
Aurtengo Ribera beka Ainhoa Resanorentzat eta Miren Tirapurentzat izan da, Urak daramana. Bidasoko Emakumeen Memoriak proiektuagatik. Halaber, Arkaitz Saiz-Calderon Sagarzazu eta Raquel Perez Madrigalek jaso dute Relatos del Nuevo Hogar lanagatik. Proiektu bakoitzak 9.000 euro jasoko ditu eta bederatzi hilabeteko epean bukatu beharko dute proiektua. Guztira 11 proposamen aurkeztu dira aurtengo ediziora.
Artistentzako laguntza, berriz, Eszter Katalini eta Camilaa Tellezi eman diote, Landare-filma. Pelicula Planta proiektuagatik. Beka berdina jaso dute ere Mikel Otxotekok eta Carlos Ndungmandumek Algueras en el Cruce proiektuagatik. Kasu honetan, beka bakoitza 6.800 eurokoa da eta sei hilabetean burutu beharko dute proiektua.
Proiektua: Urak darama. Bidasoko emakumeen memoriak
Egileak: Ainhoa Resano Melado eta Miren Tirapu Goikoetxea.
Zertan datza proiektua?: Bidasoa ibaiak bi lurralde banatzen ditu, Irun eta Hendaia, eta ibaiertzean harilkatuta daude denborak eta historiak isilarazitako emakumeen oroitzapenak. Idatzi gabeko historiaren zaindari dira familiako albumak gordetzen dituzten emakumeen azken belaunaldia, eta hauek eta muga inguruko urek gidatuko gaituzten jarauntsitako eta ezkutatutako istorioak ezagutzera emateko egitekoan.
Proiektua: Relatos del nuevo hogar
Egileak: Arkaitz Saiz-Calderon Sagarzazu eta Raquel Pérez Madrigal
Zertan datza proiektua?: Proiektu honek XX. mendearen 40ko hamarkadaren amaieratik 70eko hamarkadaren erdialdera doan tartea aztertzen du, hau da, Irunera barnealdeko migratzaile ugari etorri ziren garaia, fabriketan lan egiteko, hala nola Palmera, Porcelanas Bidasoa, Coches Cama, Aduanas, Montero, Elgorriaga, Sancheski, Recondo edo CAF.
Proiektua: Landare-filma. Pelicula Planta
Egileak: Eszter Katalin eta Camila Tellez.
Zertan datza proiektua?: Proiektu honek Super 8ko filmen irudiak metodo organikoen bidez errebelatzeko aukerak aztertzen ditu. Itsasaldean eta Irun inguruan hazten diren algak eta landare autoktonoak jasoko dira, filmak prozesatzeko metodoko kimiko organiko eta ekologikoak esploratzeko. Landareen bidez jaso eta errebelatutako irudiek ingurunea islatuko dute eta, gainera, naturaren aztarrena ere utziko dute, bere burua egungo egoeran eta bere materialarekin berarekin zirriborratzen duen naturaren isla, alegia. Landare-Filma. Pelicula-planta egitea ekoprozesamenduaren forma feministekin konektatzea da irabazleentzat, baita metodo zahar hori nola erabil daitekeen ulertzea ere. Horrela, tokiko herritarrei zuzendutako ekorrebelatze-tailer bat proposatuko dute amaieran.
Proiektua: Agueras en el Cruce
Egileak: Mikel Otxoteko eta Carlos Ndungmandum.
Aguazilaren figura aspalditik egon da. Bere lana Euskal Herriko lan tradizionalei buruzko litografia zaharretan deskribatzen da. Gaur egun, oso ohikoak ez diren lekuetan ibiltzen da jendea, hala nola hiriarteko errepideetako bidegurutzeetan. Ohikoa da autobietako zubien edo ingurabideetako soropil antzuen azpian alfer-azaletik etekina ateratzea, industria-sektorean itxuraz eraginkorrak ez diren itsas landare horiek aire zabalean lehortzeko. Hori da, hain zuzen ere, sorkuntza artistikoko proiektu honen gaia; hala ere, emakume agueroak, profesionalak eta espazio publikoaren erabiltzaileak izango ditugu bereziki hizpide, modernitate sozialaren parametroetatik ihes egiten dutela baitirudi, baina, hala ere, haien jarduera gaurkotasun handiko sistema eta interes eta arazo ekonomiko eta ekologiko batzuen erdigunean kokatzen da.