Lur Sound Jaialdi Ekologikoa egingo dute, estreinakoz, Ficoban
Abuztuaren 24an izango da jaialdia, eta sarrerak salgai daude. Besteak beste, kontzertuak, erakusketak eta merkatuak egongo dira egun osoan.
Abuztuaren 24an egingo dute Ficoban Lur Sound Jaialdi Ekologikoa, lehenengoz, eta antolatzaileen hitzetan ingurumen kontzientziaren eta batasun komunitarioaren ospakizuna izango da.
Ficobako kanpo eremuan izango da jaialdia, 11:30etatik 01:30etara, eta horren baitan tailerrak eta esperientziak antolatu dituzte Main Stage, Eco Dance Stage eta Heineken karpa eremuetan banatuta.
Elkarte eta hezkuntza topaketa horrek gure orainaren eta etorkizunaren erronkei buruz sentsibillizatzea duela helburu diote, eta hori lortzeko bidean hainbat jarduera proposatu dituzte: tokiko eta nazioarteko musikarien emanaldiak, arte ekologikoko erakusketak eta Merkatu Berdea, besteak beste.
Hala ere, jaialdi hori ez dela ospakizun soil bait diote, ekintzarako dei bat baizik: “Gure planetaren une erabakigarri batean, keinu txiki bakoitzak balio du. Parte-hartzaile guztiak gonbidatzen ditugu ekitaldiaren osteko gure konpromisoarekin bat egitera, urte osoan jaialdiaren espiritua bizirik mantentzeko diseinatutako erronka pertsonal eta komunitario sorta batean”, azpimarratu dute antolatzaileek.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, hemen.