Irungo jaien baitako zaldiketa txapelketa, asteburuan
Irun Hiria Sari Nagusia 'Nagore Otañoren Oroimenezkoa'-ren 30. edizioa izango da aurtengoa. Txapelketa goizeko 09:00etan hasiko da.
Asteburu honetan —hilak 15 eta 16— XXX. Irun Hiria Sari Nagusia ‘Nagore Otañoren Oroimenezkoa’ egingo dute. San Pedro eta San Martzial jaien egitarauaren baitan antolatzen den lehiaketa da eta Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Aldundiaren babesa du.
Txapelketa goizeko 09:00etan hasiko da, Jaizubia Zaldiketa Eskolako pista nagusian. Parte hartzea handia izango da, ehun amazona baino gehiago arituko dira lehian eta klubeko kideez gain Aragoitik, Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoako beste hainbat hipiketatik etorritako amazonak bertaratutako dira ere.
Lehen jauzia 0,5 altuerakoa izango da eta pixkanaka igotzen joango dira, azkenean 1,25 metrora heldu arte. Jaizubia Zaldiketa Eskolaren esanetan mota honetako probak “oso zorrotzak eta ikusgarriak” dira eta hargatik, gipuzkoarrak asteburuan eskolara gerturatzeko deia luzatu dute. Gainera, parte hartzaileen zein ikusleen etorrera errazteko ibilgailuentzako aparkalekuak ahalbidetuko dituzte; Txingudi ikastolan eta Urdanibia Jauregiaren inguruan izango dira.
Irun Hiria Sari Nagusiak 30. urte
2007 urtera arte San Martzial Derbia, Irun Hiria Sari Nagusia izena zuen txapelketak, baina urte horretan Lasarteko hipodromoan Nagore Otaño amazonak istripu bat izan zuen eta haren omenez 2008an egun duen izena hartu zuen.