IrunBuseko gidariek greba egingo dute sanmartzialetan
Ostiral eta larunbat honetan, eta hilaren 21etik uztailaren 1era gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituzte. AUIF enpresak ez ditu onartu langileek exijitzen dituzten hobekuntzak.
Maiatzean greba egin zuten egun batzuetan IrunBuseko gidariek eta orain 14 eguneko greba deitu dute. AUIF enpresak ez die negoziaketetan exijitzen dituzten hobekuntzak onartu eta, beraz, hilaren 14an eta 15ean, eta hilaren 21etik uztailaren 1era greba egingo dute, Irungo jaiak izan bete-betean. Orotara, 27 gidarik egingo dute greba eta gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituzte.
Langileek 35 orduko lanaldia, KPIa eguneratuko duen lan hitzarmen berria eta gidarien segurtasuna bermatzeko neurriak galdegiten dituzte. Izan ere, bi erasori aurre egin behar izan diete eta panikoaren botoia ezartzea edota Udaltzaingoaren arreta eskatu dituzte. Lan orduei dagokienez, 35 orduko kontratua izanda 40 ordu egiten dutela lan salatu dute ELA eta UGT sindikatuek.